Autokontsumoa


autoconsumo_p

diseno-eficiente-p2 

consultoria_p

Autoconsumo

{tab Autoconsumo|blue}

Nahiz eta elektrizitate distribuzio sarea oso zabala izan, gaur egun, elektrizitate distribuzio sarerik ez daukaten isolaturiko lekuak gelditzen dira. Urrun dagoen leku batera sare elektrikoa eramatea inbertsio handia suposatzen du, eta elektrizitate konpainiak ez dute inbertsio hau berea egin nahi, kontsumo handia edo kontsumitzaile txiki asko (herri txiki bat) izango direla jusitifikatzen ez bada, inbertsioa oso azkar amortizatu dadin. 

Instalazio hau onartzea 40.000€ suposatu dezake, 13kv-ko (gutxi gorabehera) kilometro linea bakoitzeko. Behin egina, distribuzio konpainiari “oparitu” behar diogu, aberia kasuan, ez guk eta ezta ezagutzen dugun elektrikariak ere, ez dugulako baimenik edo ezin dugulako hurbileko azpiestaziorekin (kontrol edo transformazio zentroa) hitz egin, linea deskonektatzeko eta gure matxura konpontzeko. 

Badaude ere zonalde batzuk non debekatuta dago linea elektrikoen instalazioa, faunarentzako arriskutsua edo eragin bisuala suposatzen badute.

Kasu hauetan, beste kasu asko batzuen modura, sareetatik isolaturiko instalazioak, energiaren auto hornikuntzarako konponbiderik hoberena suposatzen dute. Hala ere, energia hau garestia da eta ezin dugu konparatu hiri bateko elektrizitate sarearekin. Normalean hirietan ez dugu baloratzen noiz eta nahi dugun elektrizitatea kontsumitu ahal izatea, betiere, hilabetero fakturak ordaintzen badira.

{tab Borda elektrizitatea|blue}

Elektrizitate horniketa gabeko leku batean bazaude; borda, etxebizitza, baserri, landetxea, etab… Isolaturiko instalazio fotobolaiko edo eoliko bat egin dezakezu, akumulazio bateriekin. Modu honetan, iluminaziorako, hozkailurako, berokuntza galdararen elikadurarentzako edo beste edozein kontsumorako energia elektrikoa lortu dezakegu. 

Energia hau konpainia elektrikoak hirietan eskainitakoa baino askoz garestiagoa dela kontutan izan behar dugu eta vatio bakoitza, produzitu eta baterietan pilatu behar da. Lehendabizi, eraikuntza ongi diseinatu behar da, etxetresna elektrikoak eta erabilitako ekipoak hautatu eta geroago, produkzioa eta pilaketa diseinatu behar dugu. Azkenik, ekipo guztiak bateragarriak direla ziurtatu behar dugu eta instalazioa handitu ahal izatea, beharrezkoa baldin bada. Funtzionamendu egokia eta tresna guztien bizitza luzea bakarrik poiblea izango da, hau dena lehendabiziko momentutik diseinatzen baldin bada. 

{tab Elektrizitaterik gabe|blue}

Elektrizitatea ez baldin baduzu, badaude teknologia asko, autokontsumorako erabili ahal dezakezunak. Fotoboltaikatik hasita, eolika, mikrogenerazioa, hidroelektrikoa, hidrogenoa etab. Teknologia bakoitza, erabilera jakin batzuei aplikagarriagoa da. 

Garrantzitsuena, eraibli behar diren instalazio eta tresna guztiak planifikatzeko, beharrezko diseinu eta aholkularitza izatea da. Mota hauetako instalazioaetan oso garrantzitsua da tresna eta sistemen integrazioa.

{tab Autokontsumo etxea|blue}

Zure etxea sare elektrikoa edo konexio hurbila badu, autokontsumorako instalazio fotoboltaika edo eolikoa egin dezakezu. Energia autokontsumitzea onartzen duen RD 1699/2011-ri esker.

Balantze netoaren borradorea bideratzean dago. Balantze honek onartuko du autokontsumorako instalazio bat izatea eta soberakina sarean sartzea, geroago energia hau berrerosteko baina prezio merkeago batekin. Modu honetan, interesgarria izando da gure etxebizitzan, bulego edo enpresetan energia produzitzea. Baina horretarako, salmenta eta erosketa prezioak doitu behar dituzte, sarearen erabilera bidesaria. etab., kontutan hartuta. 

Momentuz, hauek dira aukerak:

– Sare elektriko gabeko lekuetan dena autokontsumitzen dugu.

  • – Produkzio elektriko guztia saltzen dugu (sare-konexioa), gaur egungo salneurriarekin, poll-aren prezioarekin. 
  • – Gaur egungo arautegiko autokontsumoarekin. Haize-errota edo fotoboltaikak produzitzen duen guztia kontsumitzen dugu, baina kontsumoa baldin badugu soilik. Gure ekipoak energia produzitzen duten momentuan, gure etxebizitzan kontsumorik ez badago, energia hau mugatu edo gutxitu beharko lirateke, sarean konektatzen sahiesteko.

{tab Ponpaketak|blue}

Badaude isolaturiko aplikazio batzuk, pilatzeko bateriak behar ez dutenak. Adibidez, isolaturiko ponpaketak. Instalazio mota hauetan, pilaketa ur tanka bat da edo zuzenean, kontsumoa. Mugatutako kostea duten aplikazioak dira (bateriak dituzten instalazioekin konparatuta) eta autonomia edo urte osoan zehar uraren baliabidea baimentzen dituzte. 

Eguzki ponpaketak edo ponpaketa eolikoak, puntualki, ekipo elektrogeno bat bezalako kanpo-ekipo batekin ere lagundu dezakegu, modu honetan, tanke metaketa edo eguraldi baldintzak huts egiten badigu, beti ura izan dezakegu, modu erraz eta iraunkor batez. 

{tab Mikrogenerazioa|blue}

Eraikuntzetan, mikrogenerazioaren bidez, energia elektrikoa edo termikoa autoproduzitu dezakegu. Mikrogenerazioa, erregai baten energia elektrizitatean eraldatzean sortutako beroa energia iturri bezala erabiltzean datza. Gure estatuan, sistema hauek arrakasta handia izan dute industria sektorean, bere eraginkortasun energetikoa eta ingurumen-eraginkortasunarengatik.  

Orain, teknologia hauen aurrerapenagatik, instalazio txikietan ere aplikatu dezakegu eta beraz, tamainu txikiagoko eraikuntzetan.

Mikrogenerazioarekin sortutako beroa, berokuntzarako erabiltzen dugu eta sortutako energia, salneurri interesgarri batekin, sareari saltzen diogu. Horrela, erregaiaren gaineko-gastu txikiari aurre egin dezakegu, lortutako onura ekonomikoekin, gure poltsikoaren alde egiten duen balantze energetikoa lortuz.

{/tabs}