Zoru erradiatzailea

Zoru erradiatzailea, normalean berokuntza sistema bat da (errefrigerazio sistema ere) eta uraren bidez, zoruko azaleratik bero (edo hotza) igortzen du. Urezko sistemetan, beroa galdaran, eguzki energia etab. produzitzen da eta hoditerien bidez, tokiko zoladura azpian sartutako hodi sareetaraino eramaten da.  

Benetan, emisorea, berotu edo hoztu behar den tokiaren beste edozein parametroen bidez izan litzateke (horma edo sabaia), baina berotu nahi den kasuan, aire beroa goratzen denez, zorua erabiltzea da logikoena.  

Sistema honek, emisioa erradiazioaren bidez egiten dela du abantailatzat. Horregatik, bizi tokitan, airearen tenperatura baxuagoa izan daiteke, beste berokuntza sistemekin baino. Beraz, kanpoaldearekin kontaktuan dagoen horma, zoru eta sabailetatik galera baxuagoak suposatzen 

dituzte, aurrezte energetikoa produzituz.  
 

suelo_radiante_tiop_LKN_web

Ur hodiak (normalean plastikozko materialekoak), solairuaren gainetik banatzen dira, isolamendu bat ipiniz, beroa azpiko solairura disipatzea sahiestuz. Hodien gainean mortero eta hare geruza bat jartzen da eta gero zoladura. Zoladura beroaren isolamendu baxuko materiala izatea gomendagarria da (harria, baldosa, zeramika edo hidráulica) eta ez egurrezkoa. 

Eraikuntza ongi diseinatuta baldin badago, ez da beharrezkoa zoruaren azalera osoa estaltzea.