Geotermia

Eraikuntzen klimatizazioari aplikatutako eta latitude hauetarako geotermia, tenperatura baxuko geotermia deitzen da normalean. Geotermia instalazioak “horizontal” edo “bertikalak” izan daitezke eta bi aukerak ura-ura-ko bero ponpa batekin funzionatzen dute. Ponpa honen errendimendua (energia eraginkortasuna) oso hobetuta ikusten da, lurreko tenperatura leunak ingurumenaren aireko tenperaturarekiko konparatuta oso hobetuak ikusten direlako. Hau da, hain zuzen ere, energia honen erabilera interesgarria egiten duena. Lurraren tenperatura konstantea denez, ur zirkuituaren trukatze tenperatura ere konstantea da, eta ondorioz, baita hozkailu tenperatura bero ponpan ere. Honek, denboraldi osoan zehar errendimendua konstante mantentzea dakar. Izan ere, hau, nahiko altuko errendimendua duen kaptadorearen aukeraketari batuta, sistema konbentzional batekiko energia aurreztea suposatzen duena da.