Eraikin energetikoki eraginkorra da energia-erabilera txikiagotzen duen hura, energiaren (nahiz konbentzional edo berriztagarria) erabilera aurreztuz eta modu eraginkor eta arrazoizkoan erabiliz. Eraginkortasun energetikoa prozesu industrialaren bidez lortutako energiaren edo eraikinaren eta benetan kontsumitutako energiaren arteko zatiduratik lortzen da.
Konfort-baldintza zehatz bat duen eraikinak energiaren eskari jakin bat du. Energia eskari horri modu desberdinean erantzun daiteke. Kontsumitutako energia txikiagoa den heinean, eraikuntzaren eraginkortasun energetikoa handitu egiten da. Beste modu batera esanda, errendimendu gutxiago duten galdarak daude eraginkortasun energetiko baxuko galdarak (errendimendua baxuko galdarak) eta horiek aprobetxatzen ez duten energia alferrik galtzen dute.
Galdarekin gertatzen den moduan, ekoizpen energetikoko, banaketako eta energia-kontsumoko sistema guztiek eraginkortasun gehiago edo gutxiago izan dezakete.
Eraginkortasun energetikoak edozein instalazio edo sistema diseinatzeko orduan jarraitu beharreko bidea markatzen du; bai eraikin batean, prozesu industrial batean baita edozein sistemetan ere.