Biomasaren energia

{tab Biomasa|blue}

Biomasa egurra, zuhaixka, baso-hondar, inausketa-hondar, lasto, zur, paper eta nekazaritzako elikagai industrien hondar, simaur, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapeneko hondar, hiri-hondakin eta hiriko ur-hondakinen bitartez eraturik dago.

Osagai gehienak, guztiak ez esateagatik,  erregai bezala erabil daitezke, zuzeneko eran (haiek errez) edo  beste erregai batzuetara bihurtuz, biogas edo bioerregai adibidez. 

Biomasa-errekuntza orekaz egiten bada ez dio berotegi-efektuari eragiten, askatzen den karbonoa gaurko atmosferaren parte delako ( landare eta zuhaitzek beraien hazkuntza prozesuan etengabe askatzen eta xurgatzen dutena da)  eta ez datorrelako zorupetik,  gasarekin edo petrolioarekin gertatzen den bezala.

Erregai bezala biomasa erabiltzea baliabide berriztagarri bat izan daiteke, baldin eta kontsumoa kontrolatzen bada eta baliabide naturalen gainustiapena saihesten bada.

Biomasa energia fotosintesiaren bidez biltegiratutako eguzki-energia da. Prozesu honi esker organismo bizidun batzuek, landare eta zuhaitzek adibidez, eguzki-energia darabilte asimilatzen dituzten konposatu ez-organikoak (CO2-a) konposatu organiko bihurtzeko. 

Erretzen denean, biomasak batez ere ur lurruna  eta CO2 (karbono dioxidoa) askatzen du atmosferara, hau da, materia organiko begetala bada, bere hazkundean xurgatu zuen CO2 bera. 

Modu jasangarrian burutzen bada, zikloa itxi egiten da eta atmosferako CO2 maila etengabeko mantentzen da, beraz, bere erabilera CO2 isurien balantze neutroa lortzen laguntzen du

Eta ez hori bakarrik, bere kontsumoarekin erregai fosilen kontsumoa txikiagotzen da eta atmosferaren parte ez ziren ixurketak eta aldaketa klimatikoaren eragile direnak sahiesten laguntzen du.  

Gainera, era orekatu eta begirunetsu batean egiten bada, biomasa erregai bezala erabiltzea ingurunerako onuragarria da: hondakin begetalak ezabatu egiten ditu eta  balioa  ematen die, sutearen arriskua gutxitzen lagunduz, baso-garbiketako eta inausketako hondarrak erabiltzen baitira. 

Hala ere, galdara-emisioak ez dira kontuan hartu behar diren ingurumenerako ondorio bakarrak. Ekoizpenak eta erregaien garraioak poluzio kantitate nabarmena sortzen dute, kontuan hartzekoa dena  ingurunearen orekarako. 

 

{tab Pelletsa|blue}

Pelletsak, baso garbiketaren eta egur industrien hondakinak dira. Hauek, birrindu eta txirbiletan bilakatzen dira. Behin lehortuta, hezetasuna eta erretxina gutxitzeko, zilindro txiki moduan prentsatzen dira.

Pelletsak, biomasaren eboluzio aplikazio bat da, garbiak dira, erabilera errazekoak eta espazio gutxi betezen dute. Gainera, estufak automatikoki elikatzea onartzen dute, hainbat ordutan modu autonomikoki funtzionatuz.

700kg/m3-ko dentsitatea dute eta termino energetikoetan, gasoileko litro bat baliokidetasuna du pelletseko 2 kg-rekin.

 

 

{tab Autonomía|blue}

Siloa edo pilaketa gordetegia, urtero bi edo hiru karga egiteko autonomia izatea da egokiena. Mota askotako konfigurazioak eta silo ereduak daude. Orokorrean, 250m2-ko etxebizitza baterako 8m3-ko pilaketa behar da. 

Siloa, 15-20kg-ko zakuekin bete dezakegu edo kamioi batekin, gasoilekin gertatzen den bezala.

{tab Tximinia eta berokuntza|blue}

Sutegia piztuta izatea gustoko duten etxeetan, ideala eta energetikoki oso eraginkorra da su-baxu edo paila bat izatea berokuntza zirkuituari konektatuta. Horrela, sutegiarekin sortutako beroa etxebizitza osoan zehar banatzen da eta ur beroaren sorreran laguntzen du, erregaia aurreztuz.

Biomasa, biltegiratutako eguzki energia da, zuhaitzek bildutako eguzki energia da eta egurrean eraldatzen dute. Horrela, energiaren metaketarako “pila”-rik perfektuena dela esan dezakegu.

estufa_ecoforest_web

{tab Galdarak|blue}

Erregaia gordetegi (silo) batean pilatuta izan behar da, galadaratik gertu, honek silotik elikatzeko behar duen momentuan, gasoileko galdarekin gertatzen den modu berdinean. 

Galdarak, barruko biltegi txiki batean pilatuta duen pelletsa erretzen joaten da eta bero honek berokuntzarako, ur berorako edo behar denerako  eraibltzen da.

Errauts guztiak galdara barruko ontzi (hautsontzi) batean geratzen dira, erregailu azpian eta erabilera eta tamainaren arabera, urtero 3 edo 5 aldiz hustu egin behar da.

Imagen_caldera

{tab Galdara motak|blue}

Biomasa galdara bat, erregai fosileko galdara bat bezala funtzionatzen du. Erregai fosilak erretzen ez dituela da desberdintasun bakarra, beraz, erregairaren erosketan aurrezpen garrantzitsua lortzen da, eta beste alde batetik, karbono eta azufrearen emisioen jaitsiera.

Erregai motaren arabera, galdara mota desberdinak daude (pellets, astilla, hezur, mistoak, almendra-oskola etab.). Baina, pilaketa motaren arabera, bi motatako galdara daude nagusiki: etxebizitza 4-6 hilabeteetan erabili dezakeen erregaia, kanpo gordetegi batean pilatzen dutenak edo galdara barruko gordetegi txikian erregaia pilatzen dutenak (normalean potentzia baxuko galdarak). Aurrekoak ere, estufatan (erretzean aire beroa ematen dutenak) edo galdaratan (zirkuitu hidrauliko bat berotzen dutenak) desberdindu dezakegu.

Sutegiak, tximiniak, sukalde ekonomikoak edo su-baxuak, ez dira galdara bezala kontsideratzen, elikadura automatikoa ez dutelako.

caldera_biomasa_web

{/tabs}