Eraikin edo etxebizitza baten barruko argiztapena, eraikuntzaren diseinu arkitektonikoa edo klimatizazio sistemaren diseinua bezain garrantzitsua da. Lumenetan “lm” neurtutako argitztapen berdina lortzeko, argiztapenerako erabilitako teknologiaren arabera, kontsumo elektrikoaren vatio gehiago edo gutxiago behar dira.
Goritasun-lanparen argiaren errendimendua 10lm/W-koa da (lumen watio bakoitzeko). Goritasun lanpara halogenoen argiaren errendimendua 20 lm/W -koa da (lumen watio bakoitzeko). PResio altuko merkurio lanparak, 40tik 55ra lm/W-ko argi errendimendua lortu dezakete. Halogenaturiko merkurio lanparak, halogenuro metalikozko gehigarri bat ere edukitzen du. Horrela, emisio banda gehiago gehitzen ditu eta 80 lm/W-ko argi errendimendua lortzen dute. Presio altuko sodiozko lanparak 100-120 lm/W-ko errendimendua lortzen dute.
Hodi fluoreszenteak 60-80 lm/W-ko errendimendua dute.
Kontsumo baxuko bonbillak, compact fluorescent lamp (edo CFL) berez izendatuak, oinarrizko fluoreszentearen errendimenduarekin konparatuta, zertxoabait baxuagoa da: 55 lm/W.
Argi-igorle diodoak, 110lm/w-ko errendimenduak dituzte.
Beste alde batetik, argiztapena kontrolatzeko hainbat teknologi desberdinak daude: Potentziaren erregulazioa, hurbiltasun sentsoreak, argi natural eta argi artifizialaren konbinazioa, argiztapen doblea eta aukeratze argiztapena, etab. Hauekin, lehen aipatutako argiztapen sistemen aurrezte energetikoa optimizatzea lortzen dute.