Eguzki energia pasiboa

Eguzki-teknologia pasiboa, eguzki-energiaren zuzeneko ustiapena egiteko teknika multzoa da. Ez da beharrezkoa beste energia-mota batean transformatzea berehalako erabilerarako edo biltegiratzeko. Ez dira beharrezkoak sistema mekanikoak edo kanpoko energia ekarpenak, nahiz eta osagarri moduan erabil daitezkeen, bere erregulaziorako adibidez.

Bonbek edo haizagailuek darabilten teknologiek energia kontsumitzen dute bere funtzionamendurako eta horregatik sailkatzen dira eguzki-teknologia aktiboen barruan. Hala ere, eguzki-sistema pasibo batzuek energia-kantitate txikia kontsumi dezakete. Energia hori, beharrezkoa izango litzateke uhateak, erreleak, interruputoreak  edo beste gailu batzuk aktibatzeko. Honek, sistema hauen errendimendua hobetuko luke eguzki-energia biltzean, biltegiratzean eta erabileran.

Eguzki-teknologia pasiboak zuzeneko eta zeharkako irabazietarako sistemak ditu: espazio-beroketarako, masa-erabilerarako, airearen tenperaturaren oszilazioak leuntzeko, eguzki-tximinietako, etab.

Arkitektura bioklimatikoa deitzen zaio eraikuntza-diseinurako printzipio bioklimatikoen aplikazioari.  Energia ez da aprobetxatzen industrializatutako kaptadoreen bidez, berezko elementu eraikitzaileak dira energía xurgatzen eta metatzen dutenak.  Eguzki-energiaren ustiapenerako formarik zaharrenak dira hauek. Tradizionalki, eta gaurko baliabideen  faltan, eraikuntzak klima lokalaren berezitasunen arabera diseinatzen ziren, klima hotzetan eguzki-izpiak ahalik eta gehien  aprobetxatuz, eta klima beroetan haietatik babestuz.