Eguzki-energia fotovoltaikoak, energia elektrikoa silizio-zelulez osaturiko modulu fotovoltaiko batzuen bidez sortzen du. Efektu fotoelektrikoari esker, korronte zuzeneko korronte elektrikoa sortzen dute eta korronte hau, hainbat sistema desberdinetan erabil dezakegu:
Baterietan metatu dezakegu edozein momentutan erabiltzeko. Sistema hauek errepideetako seinaleetan, bideko argiztapenetan edo saretik isolatutako oinezkoen guneetan, telekomunikazio ekipamenduetan eta zentral errepikatzaileetan erabiltzen dira, eta baita ohiko saretik isolatutako etxebizitzetan ere. Aukera hau garestia da eta sare elektrikoa hurbil ez dagoen kasuetan soilik da interesgarria.
- Modulu fotovoltaikoek sortutako korronte zuzena txandakakotan eraldatu dezakegu. Hau horrela izanik,korronte hori kontagailu baten bidez energía sare elektrikora injektatu dezakegu ordainketa ekonomikoa jasoz . Gure barruko sarera injektatzea beste aukera bat izan daiteke, banaketa-sareari erosten diogun energia-kontsumoa txikiagotuz.
- Zuzenki ura ponpatzerako erabiltzea izan daiteke beste aukera bat. Hau, konfigurazio-modu oso ekonomikoa da panel eta bonba berezien sistema bat behar delako bakarrik. Honen bidez, ura, energía eskuragarri dagoenean soilik ponpatzen dugu.
- Badaude beste erabilera bereziago batzuk ere. Horietan, energia elektrikoa hidrogenoa sortzeko, Peltier efektuaren bidez beroa sortzeko, eta abar erabiltzen da.