Eguzki energia termikoa

 

Aprobetxa ezazu eguzki energia ur beroa, berogailuak, igerilekuen klimatizazioa, hozte-sistemak, … mantentzeko.

 

Energia-mota hau lortzeko, eguzki-erradiazioa  barruko hodietan biltegiratzen duen eguzki-kolektore  sistema  bat beharrezkoa da. Mota  askotarikoak daude, baina  ohikoenak kutxa erdi-hermetiko batean egonik,  goialdean kristal bat dutenak dira. Kristal hori,  ipar-hemisferioan (hegora begiratuz) jartzen da  eta  bere barneko beroa, barruko hodien bidez jaso eta beharrezko tokira eramaten dute beroa transmititzeko.  

Eguzki-energia termikoak oinarrizko kontzeptu  batekin bat egiten du: eguzkiaren energia erradiatzailearen zuzeneko ustiapena.
Honela,  energia hau, ura berotzeko, berogailuetarako edo prozesu industrialetarako erabil dezakegu. Diseinu eta instalazio egoki batekin, martxan jartze  eta mantenu on batekin, ezin hobeto funtzionatzen du, aurrezki ekonomiko eta energetiko interesgarriak lortuaz.