Arkitektura bioklimatikoa

Arkitektura bioklimatikoa, eraikuntzaren diseinuan oinarritzen da, eguraldi baldintzak kontutan izanda, baliabide eskuragarriak aprobetxatuz (eguzkia, landaretza, euria eta haizeak), eraikuntzen energia eskaera txikituz, erosotasuna maila aldatu gabe edo handituz ere. 

Eraikuntza bioklimatikoa energia aurrezte handia lortu dezake. Nahiz eta eraikitze kostua zertxobait altuago izan, ongi antolatuta ekonomikoki errentagarria da, eraikinaren kostuaren handiera, energia ordainagirien beherarekin orekatzen da.

Nahiz eta kontzeptu berria dela iruditu, antzinatik erabiltzen da. Ohikoena, klima hotza denean eguzki energia aprobetxatzea da, berokuntza eskaera txikitzeko. Leihoen negutegi efektuan aprobetxatu. Bero galera minimoak izan (isolamendu termiko ona). 

 

 

Clima epela denean, normalean horma zabalagoak egiten dira, eta etxebizitzaren teilatua eta fatxada, kolore argiekin. Olanak ipini, beira bereziak ipini (beira dobleak adibidez) eta aireztapen ona izatea beste konponbideak izan daitezke. Baita ere, eraikinen aurrean hosto galkorreko zuhaitzak jarri dezakegu, udan eguzkia estaltzeko eta neguan eguzkia onartzeko. 

Aurkako orientazioko bi gelen arteko tenperatura eta presio desberdintasuna, haizea sortzen du, aireztapena erraztuz. Aireztapen ona oso erabilgarria da clima epel eta hezeeko eta errefrigerazio mekaniko gabeko lekuetan, erosotasun higrotermiko egokia mantentzeko.